HASIERA‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

EAEko II HHJARDUNALDIAK 2017-2018

publicado a la‎(s)‎ 1 mar. 2018 23:53 por Agurtzane Goitia   [ actualizado el 2 mar. 2018 0:18 ]

AURTEN BAI!!! HAUR HEZKUNTZAKO II JARDUNALDIAK MARTXAN DAUDE.

Izatez, 3 jardunaldi banatuak dira:
-  apirilaren 14an (LARUNBATA)
-  maiatzaren 26an (LARUNBATA)
-  ekainaren 27an (ASTEAZKENA) 

Nahi eta ahal duenak, bakarrera, bitara edo hiruretara etor daiteke. Hiruretara bertaratuz gero, 15 ordutako agiria jaso ahal izango du.

Gaiak zeintzuk diren? 
- Apirilaren 14an, jolasa. Eibarren (ITSASO PAGOAGA)
- Maiatzaren 26an, irakurketa. Eibarren (JABIER AZPITARTE eta NERE INDA)
- Ekainaren 27an, ebaluazioa eta familia eskolan. Lekua zehazteke. (ANGEL SANTOS eta KRISTINA GOÑI)


Ordutegiak
- Goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:00k bitarte.

Izen ematea nola?
Bi esteka hauek zabaldu behar dituzue, datuak sartu izena emateko eta zehazteko joango zareten egunak:

1. Bata, Berritzegune Nagusiko web-orria da. Bertan izena eman dezakezue edozein mintegi edo saiorako egiten duzuen bezala.


2. Bestea, google formularioa da. Mesedez, hori ere bete ezazue. Hala, jardunaldi bakoitzera zehatz zenbat etorriko zareten jakingo dugu batetik, eta bestetik, 3 saioetara etorri bazatoz, 15 ordutako agiria jasoko duzuenez, hori errezago kudeatzeko bidea dugu. 


Comments